Klima-aldaketa eta hark eragiten duen itsas mailaren igoera mundu osoko arazoak dira, eta denoi eragiten digute. Zientziaren helburua da igoera etengabe horren arrazoiak eta ondorioak aztertzea. 1950etik, Itsasoaren Batez besteko Maila (IBbM) 1,8 mm igotzen ari da urteko, mareografoen neurketek erakusten dutenez. AZTI-Tecnaliako ikertzaileek, Azterketa Aurreratuen Institutu Mediterraneoa (CSIC-UIB) erakundearekin batera, klima-aldaketaren aztarnak aztertu dituzte euskal itsasertzean eta estuarioetan. Horretarako, klima-aldagaiekiko erantzun fisiko eta biologikoen seinaleen joerak aztertu dituzte. AZTI-Tecnalia-k eta Workohölics-ek egindako bideoa.
00:00
1065