00:00
3576
Uda gero eta hurbilago dugu, abuztua ere hortxe-hortxe dago. Mahai-inguru honetan Aste Nagusiaren historia errepasatuko dugu, bere sorrera bitxia eta hasierako urteak nolakoak izan ziren; jai ereduaren azalpena egingo da, nola antolatzen den Aste Nagusia, zer den eredu mistoa, zer diren konpartsak… Hainbat pasadizu eta irudi bitxi ekarriko ditugu oroimenera… Horretarako hiru gonbidatu izango ditugu: Moskotarrak konpartsako Maite Garcia, Bilboko Konpartsak federazioko Oihane Valero eta Algara konpartsako Aida Fernandez.