2009ko urtarrilaren 14an abiatu zen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 2. aldia HUHEZI fakultatean, Eskoriatzan, Gipuzkoan. Egun horretan, behin aurkezpenak eginda, hitz egin zuten Maialen Lujanbio bertsolariak eta Xabier Amuriza idazleak.
Maialen Lujanbio ikasle izan zen ikastaro honen lehen aldian, eta bere hitzaldian orduan ateratako inpresioak adierazi zituen.
Xabier Amurizak, berriz, bere azken proiektuaz egin zuen berba. "Joan ziren" proiektuak zazpi liburu hartuko ditu. Lehena paperean argitaratu du; gainerakoak, berriz, Interneten eskegiko ditu.