2009ko urtarrilaren 21ean Iñaki Arruti eta Mikel Irizar izan ziren Eskoriatzan, EKT ikastaroan hitz egiten.
Iñaki Arruti Euskara Zerbitzuko burua da Lasarte-Oriako Udalean, eta lan horretan izandako esperientziaz jardun zuen batez ere.
Mikel Irizar, berriz, Barne Komunikazio eta Euskara arduraduna da Kutxan. Bere ibilbideaz egin zuen berba: euskaltzaletasuna, Arrasate Press, Arrasate Telebista, ARKO, Goiena eta Kutxa. Diagnostiko bat egin zuen Euskal kulturaren egoeraraz, baita zenbait irtenbide proposatu ere.