ORBANAK. Hilketa bat. Ihesle bat. Ez dakigu ordea hiltzailea eta iheslea pertsona bera diren. Iheslearen plano objektibotik atzetik jarraika dabilkionaren lehen pertsonara egiten da jauzi, betiere, naturaren eta egunaren argi-printza iradokitzaileak bitarteko.

Pello Lizarralde berezko estiloa duen autorea da. Eta estilo honen atzean (narratzailearen begiradak hartzen duen kontatzeko modua), filosofia bat, estetika bat eta etika bat daude. Ikusmolde jakin bat eta berekiko jarrera ezkutatzen ditu estiloak. Inguratzen gaituen munduarenganako begirada eta erantzuna da aldi berean.

Egilearen narratibak ohikoak ditu neurritasuna, zehaztasuna eta objektibotasuna. Eta azken nobela honetan, baita samurtasuna ere. Lizarralde arretatsua eta zehatza da kokaleku narratiboei muin artistikoa txertatzeko behar dituen mugimendu, keinu eta zertzeladak erregistratzeko orduan.

Loading more stuff…

Hmm…it looks like things are taking a while to load. Try again?

Loading videos…