Negozio bihur daitekeen ideiaren bat daukazu, baina laguntza behar duzu?
Zure herrian ondo funtzionatzen ez duen zerbait al dago, zerbitzu edo produkturen bat, eta hobetu daiteekela uste duzu?
Erronka berrien bila dabilen enpresa baten parte hartzen al duzu?
Hori horrela bada, ekainaren 11n, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00-etara, arazoak konponbideekin konektatzeko eta norbera proiektu berrietan inspiratzeko topaketa bat egingo da. Enpresek, herritarrek, Mondragon Unibertsitateko ikerlariek etab… egongo dira bertan ideia berriak elkartrukatu, partekatu eta guztiok batera teknologia berrien arloan eraberritzeko.
Zure proiektu, ideia edota konpondu gabeko arazoak aurkezteko: