Hirigintza giza asmakizun nahiko berria da gure hirien zentzuzko garapenerako. Hiria hainbat eraikuntza motaz hornitu dugu gure premiak, xedeak eta nahiak asetzeko. Hiria da pertsonen arteko harremanak bermatzen dituen lekua eta osotasunean garatu egin nahi du.

Hiri esperimentuak egiten hainbat urte daramagu, eta badakigu gure hirien formak giza balioen garapen onari laguntzen diotela edo eragotzi egiten duela; hirigintzako tresnei esker, eraikuntzako tipologia horiek gure gizarte garapenean duten eragina azter dezakegu.

Dena den, hirian nahiak, ametsak eta harremanak etengabe aldatzen dira eta Donostiak zer amets dituen planteatu behar dugu etengabe, baita eraikinek zerekin amets egiten duten ere.

Hiria modu askotara bizitzen da, eta biztanleriako hainbat sektorez arduratzen da. Donostiak, beste edozein hirik bezala, oreka bilatu behar du etengabe bertan bizi diren pertsonen premien artean, eta zailtasun gehigarri bat ere badu; izan ere, adineko baten, haur baten, heldu baten eta gazte baten parametro funtzionalak oso desberdinak dira.

Planteamendu honekin haurrek hirian duten eginkizuna ikusgai jarri nahi dugu, haien premiak eta ametsak kontuan hartuta, etorkizunera begira dagoen Donostiarako. Horretarako, galdera orientagarri batzuen jokoa erabiliko dugu hiriaren gai sentikorrei buruz edo, agian, bizitzako betiko aldaketei eta testuinguruei buruz maila desberdinetan gogoeta egiteko haurren irudimena askatzen lagunduko duten hipotesi bitxiak erabiliko ditugu.

Tailerraren helburuak irakasleentzat eta ikasleentzat:
Harremanetan jartzea hiriaren hirigintza egiturarekin eta sortze mekanismoekin.
Lekuan bertan hiri konplexutasuna aztertzeko eta zuzenean behatzeko gaitasuna praktikan jartzea, hiriari buruz iritzi kritikoa emateko eta kontzientzia izateko aldez aurretiko baldintza gisa.
Ikasleak krisia kudeatzeko prestatzea, gauzen etengabeko aldaketak eraginda.
Hiri ekologiaren irakaskuntzarekin lotutako hezkuntza modu berriak sakondu edo aztertu nahi dituzten irakasleei espazio harrigarri bat eskaintzea eta babestea.
////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

El urbanismo es un invento humano bastante reciente, para el desarrollo racional de nuestras ciudades. A la ciudad la hemos dotado de diferentes tipos de edificios, para colmar nuestras necesidades, aspiraciones y deseos. Ella es, el lugar que asegura las relaciones entre las personas, y aspira a su desarrollo, en plenitud.

Ahora que llevamos años de experimento urbano, sabemos que la forma de nuestras ciudades, ayuda o impide el buen desarrollo de los valores humanos; y gracias a las herramientas del urbanismo, podemos explorar la influencia que tienen esas tipologías edificatorias, en nuestro desarrollo social.

Pero los deseos, los sueños y las relaciones en la ciudad cambian constantemente, y constantemente tenemos que plantearnos qué sueños tiene Donostia/San Sebastián, con qué sueñan sus edificios.

La ciudad se vive de muchas maneras diferentes, y atiende a diversos sectores de la población. Donostia, como cualquier otra ciudad, tiene que encontrar constantemente un equilibrio entre las necesidades de las personas que la habitan, con la dificultad añadida de que los parámetros funcionales de un anciano, de un bebé, de un adulto y de un joven difieren considerablemente.

Con este planteamiento trataremos de visibilizar el papel de los niños en la ciudad, contemplando sus necesidades y sus sueños, para una Donostia que encara el futuro. Para ello, nos apoyaremos en un juego de preguntas orientativas, acerca de temas sensibles de la ciudad o tal vez curiosas hipótesis que ayuden a soltar la imaginación de l*s niñ*s, a la hora de reflexionar, a diferentes niveles, sobre los contextos y los perpetuos cambios de la vida.

Objetivos del taller para profesor*s y alumn*s:
Tomar contacto con la estructura urbanística de la ciudad y sus mecanismos de creación.
Poner en práctica la capacidad de análisis y observación directa, de la complejidad urbana, sobre el terreno, como requisito previo para la consciencia y el juicio crítico de la ciudad.
Preparar al alumnado para la gestión de crisis, motivada por el constante cambio de las cosas.
Apoyar y ofrecer un espacio sorprendente al profesorado interesado en profundizar o explorar nuevas formas educativas, vinculadas a la enseñanza de la ecología urbana.

Loading more stuff…

Hmm…it looks like things are taking a while to load. Try again?

Loading videos…