Soziolinguistika Klusterra Plus

Joined

User Stats

Profile Images

User Bio

MISIOA
Soziolinguistika Klusterra, soziolinguistika eremuko eragileen klusterra da. Soziolinguistika Klusterraren misioa soziolinguistika ezagutza sortzea eta kudeatzea da. Horretarako zientifikotasunez, autonomiaz, errespetuz eta gardentasunez jardungo du:
- Bazkideekin eta arloko eragileekin hausnarketarako zein lankidetzarako bilgune-sareak osatuko ditu.
- Ikerketa, garapen, berrikuntza eta ezagutza kudeatzeko proiektuak egingo ditu.
- Euskara eta euskal hiztun komunitatearentzako baliagarriak diren marko teorikoak garatuko ditu.
- Ezagutza teorikoaren eta arlo aplikatuaren arteko zubiak eraikiko ditu.
- Ikerkuntza-ekintza paradigma ardatz duten proiektuak landuko ditu, besteak beste.

BIDEA
* Euskararen normalizaziorako baliagarriak diren marko teorikoak garatzea
* Marko teoriko eta aplikatuaren arteko zubiak eraikitzea
* Euskararen egoeraren inguruko adierazle eta datuak eskuratzea
* Ikerketak garatzea eta ikertu dadin bultzatzea
* Informazio eta formazioa zabaltzea
* Esperientzia eredugarriak biltzea eta zabaltzea
* Soziolinguistikarekiko interesa lantzea

BISIOA
Soziolinguistika Klusterra, euskararen soziolinguistika-arloan erreferente izango da lankidetzan garatutako proiektu berritzaileak, kalitatezkoak eta diziplinartekoak burutzeagatik. Horretarako, irizpide propioekin lan egingo du.

BALIOAK
* Euskararen hizkuntza-komunitatea bere osotasunean aintzat harturik jardutea
* Bazkideen interes eta proposamenetatik abiatuz, interes orokorreko proiektuak garatzea
* Bazkideen jarduera errespetatzea eta indartzea, konkurrentzia saihestuz eta osagarritasunak bilatuz
* Komunikazioa egoki lantzea
* Proiektuetan kalitatea bermatzea
* Ekimen aplikatua arreta bereziz lantzea
* Bazkideei emaitza onuragarriak eta erabilgarriak eskaintzea
* Klusterrak bokazio publikoa duenez, gizarte-mailan bere emaitzak zabalduko ditu
* Klusterrak gizarte-erantzukizunez jokatuko du
* Talde-lana, lankidetza eta hurbiltasunezko harremana izango ditu oinarri

External Links

Following

  1. Topagunea
  2. Emun_hizkuntzak