Loredun landare gehienek, fruituak eta haziak emateko, ugalketarako egitura emeetara polena eramango duen bektore bat beharrezkoa dute. Polenaren igorpena egiteko mekanismoaren eboluzioak ugalketa posible egiten duten hainbat modu ekarri ditu.
Bideo honetan polinizazioa zer den azaltzen da (anteretatik lorezilera polena eramatea), ohikoenak diren hiru polinizazio motak azalduz (autopolinizazioa, haizeak eragindako polinizazio gurutzatua -anemofiloa-, eta erleek eragindako polinizazio gurutzatua -entomofiloa-). Era berean, azaltzen dira landareak “aukeratutako” polinizazio moduaren ondorioak.