Pertsonaia ezagun baten eskutik, heterostiliaren mundu miresgarria ezagutu ahal izango dugu bideo honetan. Landare espezie berean bi edo hiru lore forma egoteari deritzaio heterostilia; polimorfismo genetiko bat izanik. Animazio bizi baten bidez zertxobait gehiago jakin ahal izango dugu, lore batzuen sexuari buruz.
Bideoan, gainera, Vigoko Unibertsitateko Ekologia eta Eboluzio Laborategian landareen sexua ikertzeko sortu duten tresna metodologiko berria erakusten da.
Tresna hau eskuragarri dago honako lotunean:
webs.uvigo.es/plantecology/software.es.html