'Jokin eta betaurrekoak' bideoak Haziak (haziak.eus) egitasmoaren baitan Oiartzungo Haurtzaro ikastolako (haurtzaroikastola.eus/) LH2ko haur batek 'Esan ipuinekin' askebidean sortutako ipuina du oinarrian. Askebideen bidez haurrek barruan zutena askatzeko aukera izan zuten. Ondoren marrazkiak eta ahotsak Oiartzungo Abaraxka (oiartzuarrak.org/abaraxka) ludotekako ekintza batean egin ziren, haur askoren parte-hartzearekin batera.
Ipuinak desberdinak garela erakutsi nahi du eta horiek onartzen jakin behar dugula. Haurren esentziatik, barrutik sortutako gertaera da, ondoren beste haur batzuekin landu dena, ikusten duzuen emaitza hau lortzeko. Horrek prozesua are eta aberasgarriago bihurtzen du.
DENOK GARA DESBERDIN ETA HORREGATIK DA OIARTZUN HAIN POLIT!!
Informazio gehiagorako: haziak.eus/materiala/bideoak/jokin-eta-betaurrekoak