Arriaga antzokia, Bilbon (Bizkaia) kokatua dagoen antzoki neobarrokoa da. Nerbioi ibaiaren ertzean dago, Areatza zubiaren eta hirigune zaharraren alboan. 1886 eta 1890 urteen artean eraiki zen, proiektua Joaquín Rucoba arkiteko kantabriarrarena da eta Juan Crisostomo Arriaga musikagile bilbotarrari eskeinia dagoelako du izen hori.
Arriaga Antzokia: euskomedia.org/aunamendi/ee139216