Luis Briñas ikastetxea Bilbo hiriko Santutxu auzoan dagoen eraikina da eta 1933an inauguratu zen urteaz geroztik beti ikastetxea izan da. Gaur egun, 1996an eginiko eraberritze sakon baten ondorioz, ikastetxe publikoa izaten jarraitzen du. Eraikinaren egilea Pedro Ispizua da (Bermeo, 1895-Bilbo, -), ikastetxea eraiki zuten garai hartan Bilbo hiriko udal arkitektoa baitzen. Baina garai hartan eraikina ez zen ospetsua eta esanguratsua izan bete zuen funtzioarengatik bakarrik, Espainiako II. Errepublikako ezkerreko gobernuaren hezkuntza sistema berritzailearen eredutzat hartu baitezakegu. Aitzitik, eraikina garaiko abangoardiako arkitekturaren eredu izan zen, hau da, modernitatea edota arrazionalismoa esan dioten mugimendua.
Luis Briñas ikastetxea: euskomedia.org/aunamendi/ee154336