Nautiko Elkartea Donostia hirian kokatzen den eraikuntza dugu. Eraikuntza 1929koa bada ere, elkartea aurretik sortua zegoen, eta orain Nautikoko Elkartea kokatzen den leku berean beste eraikin bat zegoen baina oso xumea, solairu bakarrekoa. 1928an Elkarteak egoitza berri baten beharra aurreikusi zuen, funtzio gehiago eta berriak jasotzeko asmotan -bazkidentzako aretoak, idazkaritza, biltegiak, joku gelak, taberna, jatetxea, edota eguzkia hartzeko terrazak-. Elkarteko zuzendaritzak eraikin berri hori altxatzeko asmoa hartu zuen eta, lehiaketarik antolatu gabe, elkarteko kide bati eskaini zitzaion aukera.
Nautiko Elkartea. Donostia: euskomedia.org/aunamendi/ee124779