Literatura Unibertsala sailako 186. liburua. Amerikako Estatu Batuetako Ohion kokatzen du Sherwood Andersonek Winesburg herrixka. Hogeita bat istorio laburretan aletzen ditu bertako biztanleen nahi eta ezinak, elkar korapilaturiko bizitzak, XIX. mendeko Ipar Amerikako landa aldeko memoria emozional bat osatzeraino, industrializazioaren ufada gotorrak betirako desagerrarazi baino lehen. Zati bat irakurri: erein.eus/liburua/winesburg-ohio