Hiru dimentsiotako bideo honen bitartez, Vigoko Unibertsitateko Ekologia eta Landareen Eboluzioko laborategiak eta Divulgare taldeak, erakutsi nahi dute muskerrek zer nolako papera jokatzen duten uharteetako ekosistemetako landare paisaia moldatzerakoan. Narrasti hauek euren dieta aldatu egiten dute uharteetako ingurunean, mamidun fruitu asko janez. Fruitu horiek janda, haziak hedatu egiten dituzte, eta horrek landareentzako ondorio bikainak ditu. Bideoak erakusten duena honakoa da: Vigoko Unibertsitateko Ekologia eta Landareen Eboluzioko laborategiak Galiziako (Espainia) Uharte Atlantikoetako Parke Nazionalean egindako ikerketa proiektua, Parke Nazionalen Erakunde Autonomoak finantzatu duena.
Bideo hau, HD 720 p formatoan aurkezten dena, modu librean irakaskuntzarako material modura erabiltzeko sortu da. Ahal den neurrian Divulgare taldeak antzeko bideoak gehitzen jarraituko du.