Helena Franco. Mari Jose Aranguren / Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktoreak:

"Ongizate-estatuaren defentsan, kohesio soziala eta garapen ekonomikoa jokoan daude"

Helena Franco Ibarzabal (Getxo, 1967)

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea.
Ekonomia Aplikatuko irakaslea Enpresa eta Ekonomia Fakultatean, Gipuzkoako atalean, Donostian.
Gipuzkoako Ogasun eta Finantzen foru-diputatua 2011 eta 2015 artean.
Sortu zenetik, Gaindegiako kide izan da. Hori Euskal Herriaren garapen sozio-ekonomikorako behatokia da.
Eskualde eta Hiri Ekonomiaren espezialitatean ikerketak, azterketak eta argitalpenak egiten ditu, eta interes berezia du Euskal Herriko kasuan horrek duen aplikazio praktikoak.

Mari Jose Aranguren Querejeta (Urrestilla, Azpeitia, 1969)

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea Deustuko unibertsitatetan, non Ekonomiako Katedra ematen duen.
Orkestraren zuzendari nagusia.
Aitorpen handiko aditua da lurralde lehiakortasunaren eta estrategiaren arloan, kluster eta sareetan, eta politiken azterketa eta ebaluazioetan. Gai horiei buruz hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu nazioko eta nazioarteko ospe handiko aldizkari espezializatuetan.
Nazioko eta nazioarteko proiektuen buru gisa esperientzia handia du, eta Euskal Herriko hainbat eragilerekin hertsiki lan egin du.
Europako Batzordearen Aholku Batzordeko kidea daHorizon 2020 programan, Societal Challenge 6 'Europe in a changingworld – Inclusive, Innovative and ReflectiveSocieties' delakoan eta ‘SpreadingExcellence and WideningParticipation’ erronkan.
Europako ikerketa-proiektuak eta nazioko eta nazioarteko hainbat zientzia-aldizkari ebaluatzen ditu.Harvard Unibertsitateko Estrategia eta Lehiakortasun Institutuaren “Hall ofFame”eko kidea da.

# vimeo.com/201647590 Uploaded

Eusko Ikaskuntza: Solasaldiak

Eusko Ikaskuntza Plus

Browse This Channel

Shout Box

Heads up: the shoutbox will be retiring soon. It’s tired of working, and can’t wait to relax. You can still send a message to the channel owner, though!

Channels are a simple, beautiful way to showcase and watch videos. Browse more Channels.