1. Berriatua XVI. mende bukaerako eliz- eta gizarte-ordena aztoratu zuen maitasun historia baten gertalekua ere bada. Isabel, Juan Lobianoren alaba eta familiaren oinordeko bakarra, aita hiltzean, 9 urte besterik ez zituela, Aritzeta dorreko Santa Katalina komentuan gorde zuten “zaindu, hazi eta hezteko”. Bertan zegoela Pedro Idiakezen ezkontza proposamena jaso zuen baina Lobianotarrek ez zuten onartu. Ezkutuko eskutitz, mezu eta solasaldi laburren poderioz, ordea, bi gaztetxoak maitemindu egin ziren. Horrela, Isabelek 13 urte zituelarik, Pedrok komentutik amarruz “bahitu”, eta ihesaldi gorabeheratsu baten ostean, ezkutuan ezkondu ziren. Gertatuaren berri izan zuenean, Isabelen amak, Klara Ibazetak, Pedro bahiketagatik salatu zuen eliz epaitegian. Epaiak, ordea, ezkontzaren zilegitasuna egiaztatu zuen, eta Lobiano eta Idiakezen arteko lotura horretatik lurraldeko familia aberatsenetakoa sortu zen.

    # vimeo.com/141389004 Uploaded
  2. Gaztañeta (1656-1728) aparteko marinela eta ontzigintza-ingeniaria izan zen. Hiru ontzigintzaren gaineko hiru tratatu idatzi zituen Kantabria eta Euskal Herriko ontzioletan lan eginez izandako esperientzian oinarrituta. Tratatu horiek eragin handi izan zuten XVIII. mendeko itsasontzi handiak gauzatzerakoan. Berez, ingelesek eta holandarrek euren aurrerapenak imitatu zituzten. Etxaurrean dugun zatitutako armarri dotorea eta bitxian bere lanbidearekin lotuta dauden nabigazio eta neurketa tresnak ikus daitezke.

    # vimeo.com/141386372 Uploaded
  3. Cosme Damian de Churruca (1761-1805) itsas historian buru-belarri sartu zen Trafalgar-eko guduan izan zuen heriotza heroikoa dela eta. Baina, bizitzan zehar, bere jokabide zientifikoa izan zen garaiko lagunen artean ospea eta esker ona ekarri ziona. XVIII. mendeko bukaera aldeko marinel ikasiaren eredu izan zen. Gizon polifazetikoa zen, zientzialaria, marinela eta militarra. Tratatuak eta idazlan teknikoak idatzi zituen eta Hegoamerikara hainbat espedizio burutu zituen. Astronomo eta kartografo bezala egin zuen aparteko lanari esker Napoleon Bonaparteren beraren mirespena ere lortu zuen. Herriko alkatea ere izan zen.

    # vimeo.com/141384441 Uploaded
  4. Aintzinako kofradiaren egotza, Bentalekua museoa badauka barruan eta bertan euskal kostaldean mantentzen den salerosketa mekanismo tradizional bakarrenetakoa erakutsi eta azaltzen da. Mekanismo honen bitartez arrain enkanteetan, erosleek, aulkietan eserita, palanka bati eragiten zioten interesatzen zitzaien prezioa entzutean, eta bola bat ateratzen zen aulkiaren zenbakiarekin. Horrela, lehen ateratzen zen bolaren jabeari saltzen zitzaion arrain multzoa. Sistema hau enkanteetan eskaintzak ahoz egiten zirenean gertatu ohi ziren gaizki ulertu eta gorabeherak eragozteko asmatu zen.
    Musika eta soinua: 2009ko Itsas Eguna. Bideoa: Enekoitz Andonegi

    La antigua sede de la cofradía alberga en su interior el Bentalekua Museoa donde se expone y se explica uno de los últimos mecanismos de subasta tradicional que se conservan en la costa vasca. Mediante este ingenioso sistema, los compradores, sentados en asientos numerados, accionaban una palanca al oir el precio que les interesaba, y salía una bola con el número del asiento. Así, el lote subastado se adjudicaba a quien correspondiera la primera bola extraida. Este mecanismo fue ideado para evitar los malentendidos y las disputas que se ocasionaban cuando el encante se pujaba a viva voz.
    Música y sonido ambiente de Itsas Eguna (Día del Mar) de 2009. Vídeo: Enekoitz Andonegi

    # vimeo.com/128994905 Uploaded
  5. Gaztañeta (1656-1728) fue un notable marino e ingeniero naval. Escribió tres tratados de construcción basados en su experiencia en los astilleros cántabros y vascos que tuvieron gran influencia en el diseño de grandes barcos en el siglo XVIII, hasta el punto que ingleses y holandeses imitaron sus avances. En el hermoso y raro escudo partido de la fachada se pueden ver objetos de navegación y medición propios de su profesión.

    # vimeo.com/128994906 Uploaded

Mutriku QR

Eusko Ikaskuntza Plus

Browse This Channel

Shout Box

Heads up: the shoutbox will be retiring soon. It’s tired of working, and can’t wait to relax. You can still send a message to the channel owner, though!

Channels are a simple, beautiful way to showcase and watch videos. Browse more Channels.